KURTSO BUKAERAKO IRTEERA: GAMARRA

0 comentarios
AURTEN BAI!!!!!!!!
Pasaden ekainaren 14ean, 5. eta 6. mailako ikasleak Gamarrako igerilekuetara joan ginen. Eguraldia zela eta, irteera hau atzeratu behar izan genuen, baina merezi izan zuen. Eguraldi bikaina eta egun ederra pasatu genuen. Argazkiak ikusi nahi badituzu sakatu HEMEN

MUGIKORRAK

0 comentarios
 MUGIKORREN ERABILERA

Gu 6.mailakoak 2.hiruhileko honetan  mugikorren gaia landu dugu.
1.mailatik 6.mailara mugikorren inkesta bat egin dugu. Inkesta honen helburua zenbat urterekin eskuratzen den mugikorra, ze marka, ze konpainia eta nola kudeatzen den aztertu nahi genuen. Lan hau burutzeko lehendabizi inkesta bat prestatu genuen eta gure artean galderak eta formatua adostu genuen. Ondoren gelaz gela inkesta ahoz pasatu genuen erantzunak jasoz.
Hona hemen guk ateratako ondorioak eta grafiko batzuk:
 
-        Gure eskolan gehienek 9-10 urterekin eskuratu dute mugikorra.
-        Gure gelan %95k badu mugikorra.
-        Gehienek Nokia markako mugikorra dute, hau da, %85. 
-        Gehienak Moviestar eta Vodafon konpainiarekin daude.
-    Gehienek, saldo bitartez kudeatzen dute.

Baita ere ikusi genuen nola mugikorren osagai bat "coltan" dela. Mineral honen ezaugarriak direla eta, oso beharrezkoa da mugikorren fabrikaziorako. Coltan-en erretserba handienak, %80-a, Afrikan aurkitzen dira, Ruanda eta Uganda artean. Hainbat txostenek diote, gaur egun leku horretan gudan dauden herrialdeek, bertako errekurtso naturalak (hoien artean coltan) ustiatzen ari direla beraien gudak finantziatzeko.

ARATOSTEAK

0 comentarios
·        Martxoaren 3an “Eguen Zuri” eguna ospatu genuen eskolan. Musikako andereño Anarekin “KOURINTA” dantza prestatu genuen egun horretan dantzatzeko. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

·        El pasado 3 de marzo celebramos el “Jueves Gordo” en el centro. Con la andereño Ana de música preparamos un pequeño baile: “KOURINTA”. Esperamos que os guste.




LIZARRAKO IRTEERA!

3 comentarios




 Lizarrara Irailaren 28an joan ginen eta 30an itzuli. 9:00etan irten ginen autobus geltokitik. Heldu ginenean mahatsa biltzera joan ginen. Gelaka joan ginen mahatsa biltzera hori egin ondoren kanpinera joan ginen .










Hurrengo egunean herria bisitatzera joan eta han meriendatu genuen denok. Mahatsa ere zapaldu genuen oso dibertigarria izan zen. Zapaldu ondoren edan egin genuen, oso gozoa zegoen, baina nazka ere ematen zuen hankekin zapaldu genuelako.






Arratsaldean  PARQUE DE LOS DESVELADOS ikustera joan ginen. Han gauza asko ikusi genituen eta oso polita izan zen, maisu eta andereinoek jolasak eraman zituzten eta asko jolastu genuen . Mutilak futbolean asko jolastu zuten . Azken gauean diskoteka bat prestatu ziguten eta denok dantza asko egin genuen.

GURE GELAK

4 comentarios

6.B: Ane Egidazu

 6.A: Julen Valderrama













2010-2011 IKASTURTEA

Urte asko daramatzagu San Andres ikastetxean, 10 bat bai! Aurten gure azkenengo urtea izango da.

EGUZKI SISTEMA ESKALAZ

1 comentarios
Jarraitu ditugun pausoak gure lana burutzeko:
Lehendabizi planeten benetazko datuak aztertu genituen (tamaina, distantziak,...).Planetetatik Eguzkiraino dauden distantziak oso-oso luzeak direnez, hauek eskalaz kalkulatzea erabaki genuen. Honetarako hurbilen eta urrutien dauden planetak hartu genituen (Merkurio - Neptuno).

Froga asko egin ondoren, 15 metroko horma bat behar genuela ikusi genuen eta   goiko jolastokia neurtu genuen. Planetak kokatzeko hau da erabili dugun eskala:
Neptunoren distantzia eguzkiraino: 4497000000 Km .......................... 12,5 m
Merkuriorena:                                   57900000Km ...........................   ?
        
                                     ?= 5790000 x 12,5  =  0,16 m
                                            4497000000

Bagenekien non kokatu behar genuen gure eguzki sistema, baina oraingoan jakin nahi genuen ze eskala erabili behar genuen planetak marrazteko, aurreko eskalak ez baitzuen balio. Haibat kalkulu egin eta gero hurrengo arazoa planteatu zitzaigun: Alde batetik, Eguzkia marrazten bagenuen, hau, oso-oso handia izan beharko zen eta berriz Merkurio ia ikustezina, edo bestetik Eguzkia ez genuen eskalaz adierazten eta honela beste planeta guztiak handiagoak izango ziren. Gelan hitzegin ondoren Eguzkia eskalaz egitea erabaki genuen, honela askoz ere argiagoa baita, bertan tamainen arteko desberdintasunak oso nabarmenak direlako.
Hau izan zen erabili genituen eskala:
                 
                         Eguzkiaren diametroa: 1403160 Km ..................................... 1.45 m

Eskala honekin, Merkurioren diametroa 5mm-koa besterik ez zen, puntito txiki-txiki bat. Ordea Eguzkia marrazteko soka bat behar izan genuen gure konpasekin ezinezkoa baitzen.

Argazkian ikusten den bezala, zer gara gu Eguzkiarekin konparatuz!