MUGIKORRAK

 MUGIKORREN ERABILERA

Gu 6.mailakoak 2.hiruhileko honetan  mugikorren gaia landu dugu.
1.mailatik 6.mailara mugikorren inkesta bat egin dugu. Inkesta honen helburua zenbat urterekin eskuratzen den mugikorra, ze marka, ze konpainia eta nola kudeatzen den aztertu nahi genuen. Lan hau burutzeko lehendabizi inkesta bat prestatu genuen eta gure artean galderak eta formatua adostu genuen. Ondoren gelaz gela inkesta ahoz pasatu genuen erantzunak jasoz.
Hona hemen guk ateratako ondorioak eta grafiko batzuk:
 
-        Gure eskolan gehienek 9-10 urterekin eskuratu dute mugikorra.
-        Gure gelan %95k badu mugikorra.
-        Gehienek Nokia markako mugikorra dute, hau da, %85. 
-        Gehienak Moviestar eta Vodafon konpainiarekin daude.
-    Gehienek, saldo bitartez kudeatzen dute.

Baita ere ikusi genuen nola mugikorren osagai bat "coltan" dela. Mineral honen ezaugarriak direla eta, oso beharrezkoa da mugikorren fabrikaziorako. Coltan-en erretserba handienak, %80-a, Afrikan aurkitzen dira, Ruanda eta Uganda artean. Hainbat txostenek diote, gaur egun leku horretan gudan dauden herrialdeek, bertako errekurtso naturalak (hoien artean coltan) ustiatzen ari direla beraien gudak finantziatzeko.

0 comentarios:

Publicar un comentario