EGUZKI SISTEMA ESKALAZ

Jarraitu ditugun pausoak gure lana burutzeko:
Lehendabizi planeten benetazko datuak aztertu genituen (tamaina, distantziak,...).Planetetatik Eguzkiraino dauden distantziak oso-oso luzeak direnez, hauek eskalaz kalkulatzea erabaki genuen. Honetarako hurbilen eta urrutien dauden planetak hartu genituen (Merkurio - Neptuno).

Froga asko egin ondoren, 15 metroko horma bat behar genuela ikusi genuen eta   goiko jolastokia neurtu genuen. Planetak kokatzeko hau da erabili dugun eskala:
Neptunoren distantzia eguzkiraino: 4497000000 Km .......................... 12,5 m
Merkuriorena:                                   57900000Km ...........................   ?
        
                                     ?= 5790000 x 12,5  =  0,16 m
                                            4497000000

Bagenekien non kokatu behar genuen gure eguzki sistema, baina oraingoan jakin nahi genuen ze eskala erabili behar genuen planetak marrazteko, aurreko eskalak ez baitzuen balio. Haibat kalkulu egin eta gero hurrengo arazoa planteatu zitzaigun: Alde batetik, Eguzkia marrazten bagenuen, hau, oso-oso handia izan beharko zen eta berriz Merkurio ia ikustezina, edo bestetik Eguzkia ez genuen eskalaz adierazten eta honela beste planeta guztiak handiagoak izango ziren. Gelan hitzegin ondoren Eguzkia eskalaz egitea erabaki genuen, honela askoz ere argiagoa baita, bertan tamainen arteko desberdintasunak oso nabarmenak direlako.
Hau izan zen erabili genituen eskala:
                 
                         Eguzkiaren diametroa: 1403160 Km ..................................... 1.45 m

Eskala honekin, Merkurioren diametroa 5mm-koa besterik ez zen, puntito txiki-txiki bat. Ordea Eguzkia marrazteko soka bat behar izan genuen gure konpasekin ezinezkoa baitzen.

Argazkian ikusten den bezala, zer gara gu Eguzkiarekin konparatuz!

1 comentarios:

lucia dijo...

gure eskola oberena da!

Publicar un comentario